Itxi

Athletic Club

Gaur, 21:00etan

Europara begira jartzeko, garaipenaren bila joango da Athletic Huescara

Agentziak | Erredakzioa

Gaizko Garitano aulkira heldu zenetik izandako sentsazio onekin jarraitu nahi dute zurigorriek, eta Ligako sailkapeneko azkenaren kontra 3 puntu eskuratu.

  • Aduriz, lesionatuta, Kopako partidako protagonista izan zen; Huesca kanporatu zuen Atleticek.

    Aduriz, lesionatuta, Kopako partidako protagonista izan zen; Huesca kanporatu zuen Atleticek / EFE.

Athleticek Ligako azkena den Huescaren zelaia bisitatuko du gaur 21:00etan. Azken hiru jardunaldietan ez dute galdu, eta merituak egiten ari dira jaitsiera postuak atzean uzteko.

Zurigorriek gora begiratzea ahalbidetuko dien garaipena nahi dute Huescan, denboraldi hasieran ezarritako Europako helburuan jartzeko indarrak.

4 puntura ditu Athleticek jaitsiera postuak, eta alde hori 7ra handitu nahi dute, Gaizka Garitano aulkira heldu zenetik izandako bolada onari jarraipena emateko. 9 neurketatan porrot bakarra jaso dute, eta 27 puntuetatik 16 eskuratu dituzte.

Aritz Adurizek ezingo du jokatu, lesionatuta dagoelako. Dani Garcia eta Oscar de Marcos zigortuta daude.

Mikel San Josek Daniren ordez joka lezake. Bera da ordezko naturala euskarrian. Azken jardunaldian zigortuta egon den Ander Capak jokatuko omen du De Marcosen ordez.

Raul Garciak eta Iker Muniainek elkarrekin jokatuko duten da zalantza nagusia hamaikakoan.

Etxeko taldeak, azken jardunaldietako emaitzak kontuan hartuta, egoera txarrari buelta emateko aukerak ikusten ditu berriz.

Neguko merkatuan fitxatutako jokalariek taldea aldatu dute, kalitate eta lehiakortasun handiagoa emanez.

Pablo Insaren baja izango du Huescak. Gironaren aurkako neurketan lesionatu zen. Damian Mustok edo Adrian Dieguezek bere ordez joka lezakete. Hamaikakoan ez da aldaketa handirik espero.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Huesca: Santamaria; Miramon, Etxeita, Pulido, Musto edo Dieguez, Galan; Rivera, Moi Gómez, Juanpi; "Chimy" Avila edo "Cucho" Hernandez eta Enric Gallego.

Athletic: Herrerín; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; San Jose, Beñat; Raul Garcia, Muniain, Cordoba; eta Williams.