Athletic Club
Toquero ez da entrenatu
Athletic: De Marcos izan daiteke Llorenteren bikotea Vila-realen aurka
Erredakzioa
Gaizka Toquerok ez du ostiral honetako entrenamenduan parte hartu eta baja izango da igandean San Mamasen jokatuko den partidan.
Berotze ariketak burutu ondoren Caparrosek 40 minutuko partida antolatu du; alde batetik Vila-realen aurka atera dezakeen hamaikakoa aritu da eta bestetik, ordezkoak izango direnak. De Marcos aurrelari lanetan aritu da Llorenterekin eta Pablo Orbaiz egon da ustezko titularrekin. Orbaizek, beraz, hasieratik joka dezake igandean Gurpeguiren tokia hartuz. Ustezko titularren taldea honako jokalariek osatu dute: Iraizoz, Iraola, San Jose, Ekiza, Koikili, David Lopez, Muniain eta Javi Martinez.
Ostiral honetako entrenamenduan, Gaizka Toquero baja izan da. Ez da berdegunean egon eta baja izango da igandean Vila-realen aurka jokatzeko.