Itxi

Athletic Club

San Mamesen

Athletic-Vila-real (0-1): Porrota, talde sendo baten aurka

Josu Bilbao

Erredakzioa

Garridoren taldeak norgehiagokan izan duen lehen aukera garbian lortu du 0-1ekoa. Bilbotarrek seigarren postua mantentzen dute sailkapenean.

Bizkaitarrek ezin izan dute Villarreal San Mamesen gainditu, talde horiak norgehiagokan izan duen lehen aukera garbian 0-1ekoa lortu baitu. Lehen zatian ez da aukera garbirik izan, baina bigarrenean partida apurtu egin da eta bi atezainek geldiketa ikusgarriak egin behar izan dituzte.

Lehen zatian parekotasuna izan da zelaian eta gol aukera gutxi izan dituzte bi taldeek, taktikoki asko kontrolatu baitira. Zuri-gorriek hasierako minutuetan asko sakatu dute gola bilatzeko, baina Caparrosen mutilek ez dute intentsitate handiarekin jokatu, Vila-realen atera arriskuz heltzeko. Lehen zatiko aukerarik onena Iker Muniainek izan du 16. minutuan, baina nafarraren ezkerkada ondo hartu du Diego Lopezek.

Talde horiak baloiaren jabetza eta kontrola mantendu nahi izan du, baina bilbotarrek erasoan sakatzen jarraitu dute eta Garridoren mutilak ezin izan dira Iraizozen ate ingurura hurbildu. Partida berdinintzen joan da jokoaren kontrolari dagokionean eta zuri-gorriek ezin izan dute gola lortu. Atsedenaldira, 0-0ekoarekin joan dira bi taldeak.

Bigarren zatian talde horiak gehiago sakatu du Rossirekin eta Cazorlarekin erasoan eta zuri-gorriak atzean sartu dira. Hala ere, lehen aukera Athleticek izan du, Munianen zartakoa gutxigatik joan baita kanpora. 58. minutuan Marcos Rubenek 0-1ekoa lortu du Borja Valeroren erdiraketa ederki errematatu eta gero. Vila-realen lehen aukera argia izan da eta Garridoren mutilek ez dute gola barkatu. 62. minutuan Rossik 0-2koa sartzeko aukera ona izan du, baina Iraizozek geldiketa ikusgarria egin dio italiarrari. Etxekoak berdinketa lortzeko asmoarekin sakatzen hasi dira eta Javi Martinezen errematea gutxigatik joan da kanpora 64. minutuan.

Caparrosen taldeak sakatzen jarraitu du eta Susaetak 1-1ekoa lortzeko abagunea izan du. Hala ere eibartarraren eskuinkada Diego Lopezek kornerrera desbideratu du. Vila-real atzean sartu da emaitza babesteko asmoarekin eta Athleticek baloiak loratu ditu area ingurura. 85. minutuan Llorentek burukadaz aukera ederra izan du, baina Diego Lopezek geldiketa ikusgarri egin dio errioxarrari. Azkenean hiru puntuak talde horiarentzat izan dira eta zuri-gorriek seigarren jarraitzen dute sailkapenean.

- Fitxa teknikoa:

0 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ekiza, Koikili (Gabilondo, min.80); David Lopez (Urko Vera, min.63), Orbaiz, Javi Martinez, Muniain; De Marcos (Susaeta, min.68) eta Llorente.

1 - Vila-real CF: Diego Lopez; Mario, Gonzalo, Musacchio, Catala; Bruno, Marchena, Cazorla (Cani, min.71); Borja Valero (Kiko, min.83); Marco Ruben eta Rossi (Wakaso, min.87).

Golak: 0-1, min.58: Marco Ruben.