Itxi

Athletic Club

Igandean, 20:45ean

Athleticek puntuak biltzen jarraitu nahi du Mestallan

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak Valentzia izango du aurkari igandean, 20:45ean. Ander Capak ezingo du jokatu, min hartuta baitago.

  • Coquelin eta San Jose. Argazkia: EFE

    Coquelin eta San Jose, Ligako lehen itzuliko Athletic - Valentzia partidan. Argazkia: EFE

Athleticek Valentzia izango du aurkari igande honetan, 20:45ean, Mestallan. Talde valentziarra moralez gainezka da, ostegunean Errege Kopako finalerako txartela lortu ostean.

Bolada onean da talde zuri-gorria, azken bi partidetan garaipenak lortuta. Ander Capak ezingo du jokatu Mestallan, min hartuta baitago. Oscar de Marcosek jokatu du bere ordez, eta Markel Susaeta hasierako hamaikakora itzuliko da, nahiz eta Ibai Gomezek ere aukerak dituen hasieratik jokatzeko.

Gaizka Garitanok aterako duen hamaikakoan, Iago Herrerin egongo da atepean, De Marcosek, Yerayk, Iñigo Martinezek eta Yurik osatuko dute defentsako lerroa, Dani Garcia eta Beñat egongo dira zelai erdian, Muniain eta Susaeta hegaletan, eta Raul Garcia eta Williams aurrealdean.

Valentzia ostegunean jokatzetik dator, baina Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak ez ditu aldketa asko egingo hamaikakoan. Neto izango da atezain titularra. Erdiko defentsa postuan Diakhabyk hasieratik jokatuko du Paulistaren ordez. Ezequiel Garay min hartuta dago. Cheryshevek joka dezake Guedesen ordez, Carlos Solerrek hasieratik jokatuko du, eta Parejok hamaikakoan jarraituko du. Marcelinok zelai erdian duen zalantza da Kondogbia ala Coquelin jartzea. Aurrealdean, Rodrigok atseden hartuko du, eta Santi Minak jokatuko du Kevin Gameirorekin batera.

Ustezko hamaikakoak:

Valentzia: Neto; Piccini, Gabriel, Roncaglia, Gaya; Kondogbia, Parejo, Cheryshev, Carlos Soler; Gameiro, Rodrigo edo Santi Mina.

Athletic Club: Herrerin; De Marcos, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia, Beñat; Susaeta, Raul Garcia, Muniain, eta Williams.

Epailea: Medie Jimenez.

Zelaia: Mestalla.

Ordua: 20.45ean.