Itxi

Athletic Club

Atletico hartuko dute

Athleticek bere mamu beltzaren aurka jokatuko du

Agencias | Redacción

Talde zuri-gorriak Simeoneren taldearen kontra jokatutako azken 17 partidetatik 14 galdu ditu.

  • Diego Pablo Simeone

    Diego Pablo Simeone

Athletic Clubek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mameseko futbol-zelaian arratsaldeko 18:30ean LaLiga Santanderreko 28. jardunaldian. Talde madrildarrak Txapeldunen Ligatik kanpo geratu berri da Ronaldoren Juventusen aurka 3-0 galdu eta gero.

Talde zuri-gorriaren zenbakiak 2011an Diego Pablo Simenonek Atletico taldea hartu zuenetik oso txarrak dira, 17 partidetatik 14 galdu dituzte zuri-gorriek:

2012an Atleticok 2-1 irabazi zion Athletici Ligan eta ondoren Bucaresteko Liga Europako finalean 3-0; 2012-13an 4-0 Calderoneko futbol-zelaian eta 2013-14an Ernesto Valverde aulkian zegoela, bai Kopako eta bai Ligako lau partidak galdu zituen Athleticek.

Azken denboraldietan emandako emaitza onak bi izan dira soilik: 2014-15ean berdinketa lortu zuten Calderonen (0-0) eta 2016-17ean San Mamesen (2-2). Gainerakoak  negatiboak izan dira guztiak:

Bilbon 1-4 (2014-15), 0-1 (2015-16) eta 1-2 (2017-18) galdu eta Madrilen beste horrenbeste, 2-1 (2015-16), 3-1 (2016-17) Calderonen jokatutako azken partidan, 2-0  (2017-2018) Wanda Metropolitanon eta 3-2 denboraldi honetan eman zen markagailua.