Itxi

Athletic Club

Ofiziala

Luis Enriquek Iker Muniain deitu du Espainiak jokatuko dituen hurrengo partidetarako

Agentziak | Erredakzioa

Norvegia eta Malta izango dira espainiarren aurkariak. Deialdian Iñigo Martinez Muniainen taldekidea eta Kepa atezaina ere sartu dira.

  • Iker Muniain

    Iker Munian. Argazkia: Efe.

Luis Enrique Marti¿nez Espainiako hautatzaileak berritasunez betetako deialdia eman du Norvegiaren eta Maltaren aurkako partidetarako. Bi neurketa horiek baliagarriak dira 2020ko Eurokopako sailkapenerako. Sergio Canales (Betis), Jaime Mata (Getafe), Sergi Gomez (Sevilla), Fabian Ruiz (Napoles) eta Juan Bernat (PSG) dira nobedade nagusiak.

Horiez gain, entrenatzaile asturiarrak Jesus Navas beteranoa eta Athleticeko Iker Muniain ere deitu ditu, Dani Carvajal eskuin hegalekoaren bajaren ondorioz. Zelai erdian Dani Parejo Valentziako jokalaria ere deitu du, aurretik Julen Lopeteguirekin jokatu zuena.


DEIALDIA

ATEZAINAK: David de Gea (Manchester United), Kepa Arrizabalaga (Chelsea) eta Pau López (Betis).

ATZELARIAK: Sergio Ramos (Real Madril), José Luis Gayà (Valentzia), Sergi Gómez eta Jesús Navas (Sevilla), Sergi Roberto eta Jordi Alba (Bartzelona), Mario Hermoso (Espanyol), Iñigo Martinez (Athletic) eta Juan Bernat (PSG).

ERDILARIAK: Sergio Busquets (Bartzelona), Rodri (Atletico), Dani Ceballos (Real Madril), Fabián Ruiz (Napoles), Dani Parejo (Valentzia) eta Sergio Canales (Betis).

AURRELARIAK: Marco Asensio (Real Madril), Iker Muniain (Athletic), Jaime Mata (Getafe), Alvaro Morata (Atletico) eta Rodrigo Moreno (Valentzia).