Athletic Club
Astelehenean 21:00etan
Almeria-Athletic: Toquero deialdian sartu da
Erredakzioa
Koikili utzi du Caparrosek zerrendatik at erabaki teknikoa argudiatuz. Susaeta, Ocio eta Ustaritz ere etxean geratu dira. Castillo hasierako hamaikakoan egongo da.
Bi jardunalditan zehar zerrendatik at egon ondoren Gaizka Toquero Almeriaren aurka jokatzeko zerrendan sartu da. Koikili eta Susaeta ez dite deialdian sartu Caparrosek. Astelehenean jokatuko du Athleticek Almeriaren aurka (21:00etan) eta 18 jokalari deitu dite Caparrosek.
Toquerok hasieratik jokatuko du aurrealdean Llorenterekin batera. Castillo ere hasierako hamaikakoan izango da eta Ander Iturraspe eta Diaz De Cerio ere deiladian sartu dira.
Honako jokalariek osatzen dute zerrenda: Iraizoz, Raul, Amorebieta, San Jose, David Lopez, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Iraola, Orbaiz, Gurpegui, Javi Martinez, Muniain eta Ekiza.
Ustaritz baja da min harturik dagoelako eta larunbatean Bilbao Athleticekin jokatu zuten Urko Vera eta Igor Martinez ere etxean geratuko dira. Aitor Ocio eta Balenziaga ere deiladitik at geratu dira.