Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 13:00etan

Athleticek eta Alavesek derbia jokatuko dute, Europa buruan dutela

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriak zazpigarren dira 49 punturekin, eta arabarrak zortzigarren, 46 punturekin. Garitanok Raul Garcia zelairatu ahal izango du, eta Abelardok Pacheco eta Inui berreskuratu ditu.

  • Lehen itzulian Mendizorrotzan jokatutako partidaren irudia

    Lehen itzulian Mendizorrotzan jokatutako partidaren irudia. Argazkia: Efe.

Sailkapeneko zazpigarren postuagatik lehian dauden bi talderen arteko norgehiagoka hartuko du San Mamesek larunbatean. Liga amaitzeko lau jardunaldi falta direnean, Athletic dago zazpigarren postu horretan eta bilbotarrek hiru puntuko aldea dute Alavesekin. Arabarrak zortzigarren dira.

Bi taldeak oso egoera ezberdinean daude. Athletic goraka doa eta Euuropan jokatzeko eskubidea ematen duten postuetan da, Eguberri garaian lehen mailari eusteko estu eta larri egongo zirela ematen zuenean.

Alaves, berriz, goitik behera dator,lehen itzuli ikusgarria egin ostean. Aste honetan konfirmatu da, gainera, Abelardok ez duela datorren denboraldian taldea entrenatzen jarraituko.

Athleticek Leganesi 0 eta 1 irabazi ostean jokatuko du Alavesen kontrako derbia. Partida, berez, 0 eta 0 bukatzekoa zen, baina En Nesyrik bere atean gola egin eta hiru puntuak bilbotarrek eraman zituzten.

Alavesen aurka, Garitanok Raul Garcia zelairatu ahal izango du. Nafarrak ez zuen Butarquen jokatu ziportuta zegoelako. Bestalde, ziurrenik ezin izango dy Yerray erabili, partida horretan lesionatu egin zelako.

Gasteiztarrek denboraldiko momenturik txarrena bizitzen ari dira. Sei partida daramatzate garaipenik lortu gabe eta sailkapeneko goiko postuetatik urrundu dira. Ondorioz, derbia irabazi beharra dute Europan jokatzeko lehian dauden taldeen artean jarraitzeko.

Alavesek baja ugari ditu partida honetarako: Diego Rolan, Rodrigo Ely eta Guillermo Maripan.

Zale arabarrak izango dira San Mamesen

Bestalde, Fernando Pacheco atezaina eta Takashi Inui jokatzeko moduan dira, lesioak osatu ostean. Hala ere, Alex Dominguez hirugarren atezaina ere deialdian sartzea erabaki du Abelardok, 19 jokalariko zerrenda eginez.

Alavesek bere zaleen babesa izango du San Mamesen, eta beharko dute, azken garaipena orain dela 14 urte lortu baitzuten, 0-2.


Ustezko hamaikakoak¿

Athletic: Herrerín; De Marcos, Unai Núñez, Iñigo Martínez, Yuri; San José, Beñat; Williams, Raúl García, Córdoba; eta Aduriz.

Deportivo Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Navarro, Laguardia, Duarte; Jony, Tomás Pina, Manu García, Wakaso edo Darko; Bastón eta Calleri.

Epailea: Jesús Gil Manzano (Extremadurako batzortdekoa).

VAReko epailea: José Luis Munuera Montero (Andaluziako batzordekoa).

Zelaia: San Mamés.

Ordua: 13.00.