Itxi

Athletic Club

7 urtez zuri-gorri

Xabi Etxeitak ez du Athleticen jarraituko

eitb.eus

2006/07 denboraldian heldu zen Bilbao Athleticera, SD Amorebietatik, eta 2009/10 denboraldira arte egon zen Lezaman.

  • Xabier Etxeita, Panathinaikosen kontra

    Xabier Etxeita, Panathinaikosen kontra

Athletic Clubek jakinarazi dio Xabier Etxeita jokalariari, ekainaren 30ean kontratua amaitzen duenez gero, ez duela Athletic Clubeko lehen taldean jarraituko datorren denboraldian. Amorebieta-Etxanoko jokalaria 7 denboraldiz egon da talde zuri-gorrian, 140 partida eta 8 gol lortuz (4 LaLigan, 3 Kopan eta 1 UEL-n).

Etxeita 2006/07 denboraldian heldu zen Bilbao Athleticera, SD Amorebietatik, eta 2009/10 denboraldira arte egon zen Lezaman. Cartagena eta Elx taldeetan egon ostean Bilbora itzuli zen 2013/14 kanpainan, 2017/18 denboraldia amaitu arte. Une horretan SD Huescara joan zen utzita.