Itxi

Athletic Club

Athletic Club

Gaizka Toquero: 'Ohore handia da 100 partida talde honetan jokatzea'

Erredakzioa

Aurrelari arabarrak ehungarren norgehiagoka joka dezake Levanteren aurka larunbatean.

Gaizka Toquerok, Athleticekin 100 partida jokatzea "ohore handia" dela adierazi du prentsaurrekoan. Gasteiztarrak, Levanteren aurka ehungarren partida jokatuko du, azken orduko ezustekorik ez badago.

"Hemen daramatzadan bi urte t’erdiak nire bizitzako politenak izan dira. Athleticera heltzea ez nuen espero eta gutxiago ehun partida jokatzea. Ohorea handia da klub honetan jarraitzea eta norgehiagoka gehiago jokatzea espero dut" adierazi du Toquerok, Lezaman.