Itxi

Athletic Club

2023ra arte

Athleticek Bartzelonako Jokin Ezkieta fitxatu du

eitb.eus

Azken denboraldian Sabadellen jokatu du eta aurretik Bartzelonaren bigarren taldean.

  • Jokin Ezkieta, Athletic Clubaren argazkia

    Jokin Ezkieta, Athletic Clubaren argazkia

Athletic Club Jokin Ezkietarekin akordio batera heldu da 2023ko ekaina arte talde zuri-gorrian jokatzeko eta etete klausula 45 milioi eurokoa da.

Ezkieta (Atarrabia¡n jaioa 1996an) Osasunako behe kategorietan hezitako atezaina da. 2015eko udan Bartzelonara abiatu zen, eta azken denboraldian Sabadellen utzita jokatu du.

'Atepean bizitzan garen modukoa gara, lasaia naiz eta atepean itxura hori ematen dut. Gogoko dut agintzea, adi egotea eta atzeko lerroarekin hitz egitea, eta arina naiz eta ateratzeetan nire altueraz baliatzea gogoko dut' horrela ikusten du bere burua nafarrak.