Itxi

Athletic Club

Denboraldi-aurrea

Carranza Trofeoa EiTBn ikusi ahalko da

eitb.eus

Athleticen emakumezkoen taldeak finalerdietako bat jokatuko du astelehenean, CD Tacon taldearen aurka. Norgehiagoka ETB2n (euskaraz) eta eitb.eus bidez jarraitu ahal izango da.

  • 2019ko Carranza Trofeoko kartel iragarlea

    2019ko Carranza Trofeoko kartel iragarlea. Argazkia: www.cadizcf.com

Abuztuaren 12tik 14ra bitartean lehiatuko den Carranza Trofeoaren 65. ekitaldia berritasun handi batekin dator: emakumezkoen taldeek besterik ez dute parte hartuko.

Horrenbestez, aitzindaria izango den aurtengo ekitaldian izango diren taldeen artean Athletic egongo da, eta zuri-gorriekin batera honako beste hiru talde hauek esku hartuko dute: CD Tacon, Tottenham Hotspur Women eta Real Betis Feminas.

Txapelketako lehen finalerdia gaur izango da, eta bertan Athleticek eta Taconek jardungo dute nor baino nor gehiago. Hain zuzen ere, Madrilgo taldea 2020/2021 Real Madrilen emakumezkoen talde bihurtuko da.

Aipatu neurketa ETB2n ikusi ahalko da, euskaraz, baita eitb.eus-en bidez ere.

Hurrengo egunean, abuztuaren 13an, Tottenham eta Betis arituko dira finalera sartzeko nahian (partida hori ez da EiTBn ikusgai egongo).

Azkenik, abuztuaren 14an, asteazkenez, finala jokatuko da. Final hori EiTBren bidez jarraitzeko parada egongo da, baldin eta Athleticek bertan egotea lortzen duen. Finala ere 22:00etatik aurrera egongo litzateke ikusgai.