Itxi

Athletic Club

21:00etan

Liga gaur hasiko da, San Mamesen

Agentziak | Erredakzioa

Athleticen eta Bartzelonaren arteko partidak abiatu du 2019-2020ko Liga. Bi taldeek bajak dauzkate, eta, ondorioz, Gaizka Garitanok eta Ernesto Valverdek aldaketak egin beharko dituzte.

1:34
Gaizka Garitano, Athleticeko entrenatzailea

2019-2020 Liga San Mamesen hasiko da, ostiralean, Ligako lehen bi txapeldunen arteko neurketarekin, txapelketaren 90. urteurrena ospatzeko. Baina hasieran aurreikusitako jaia ez da egingo, eta, kirol arloan, litekeena da Leo Messik ez jokatzea.

Ligaren 90. urteurrena ospatzeko, jai bat egin nahi zuen Ligak partidaren atarian, baina ordutegien inguruan Ligak eta Federazioak izandako eztabaidaren ondorioz, jai hori bertan behera uztea erabaki zuten partidaren data eta ordua airean geratu zirenean.

Messiren baja ziurtzat jo daiteke, baina Valverdek baieztatzea falta da. Gaizka Garitanok ere bajak ditu. Bizkaitarrak ezingo ditu Iñigo Martinez, Iñigo Cordoba eta Ibai Gomez zelairatu. Iñigo Lekue ere bajan dago.


Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Herrerín, Capa, Núñez, Yeray, Balenziaga; Dani García, Unai López; Muniain, Raúl García, Yuri; eta Williams.

Bartzelona: Ter Stegen; Semedo, Piqué, Lenglet, Alba; Sergi Roberto, Busquets, De Jong; Griezmann, Luis Suárez eta Dembélé.

Epailea: Del Cerro Grande (Madrilgo Batzordekoa).

Zelaia: San Mames.

Ordua: 21:00.