Itxi

Athletic Club

Santander Liga

Iñigo Martinez eta Ibai Gomez taldearekin aritu dira

Agentziak | Erredakzioa

Horrenbestez, Getaferen aurkako partida jokatzeko prest egongo direla aurreikusten da. Iñigo Cordobak, aldiz, min hartu zuen lesioa izan zuen eskuin belaunean eta ez da hurrengo partidan izango.

  • Iñigo Martinez. Artxiboko irudia

    Iñigo Martinez. Artxiboko irudia

Iñigo Martinez eta Ibai Gomez taldearekin aritu dira entrenamenduan eta Getaferen aurkako partida jokatzeko prest egongo direla aurreikusten da. Hauek baja izan ziren Santander Ligako lehenengo jardunaldian, Bartzelonaren aurkako partidan.

Atzelariak entrenamenduko lehen zatian normal aritu da. Bigarren zatian, aldiz, bakarkako lanean aritu da, Xabi Clemente prestatzailearekin batera.

Bestalde, Santutxuko jokalariak taldearekin eman du entrenamendu osoa.

Horrenbestez, bi jokalariak Getaferen aurkako partida jokatzeko prest egongo direla aurreikusten da. Iñigo Cordobak, aldiz, min hartu du lesioa zuen eskuin belaunean, astelehen honetako Athleticen entrenamenduan, eta ezin izango du Santander Ligako hurrengo partida jokatu.