Itxi

Athletic Club

Ligako atsedenaldian

Athleticek lagunartekoa jokatuko du Tolosaren aurka, irailaren 5ean, Baionan

Agentziak | Erredakzioa

Partida 19:00etan jokatuko dute Didier Deschamps futbol zelaian.

  • Bilbotarrek sasoi fisikoari eutsi nahi diote

    Bilbotarrek sasoi fisikoari eutsi nahi diote. Argazkia: Efe.

Athleticek baieztatu egin du irailaren 5ean Tolosa FC taldearen aurka lagunarteko partida jokatuko duela Baionan "lehiaketaren erritmoa ez galtzeo helburuarekin", asteburu horretan Santander Ligak atseden hartzen duelako.

Partida 19:00etatik aurrera jokatuko da, Aviron Bayonnais taldearen Didier Deschamps zelaian. Avironek akordioa dauka Athleticekin, eta talde horretan jokatu zuen, esaterko, Aymeric Laportek.

Alain Casanovak entrenatzen duen taldea zazpigarren da Frantziako Lehen Mailan eta lau puntu lortu ditu lehen bi jardunaldietan, etxetik kanpo Stade Brestoisekin berdindu du (1-1) eta etxean Dijoni irabazi ostean (1-0). Igande honetan Paris Saint Gernainekin neurtuko ditu indarrak.