Itxi

Athletic Club

LaLiga, 4. jardunaldia

Athleticek lidergoan lo egin nahi du Son Moixen irabazita

eitb.eus

Zuri-gorriek igo berri den Mallorca gainditu nahi dute bolada onari jarraipena emaneko.

  • Aritz Adurizek Mallorcan jokatu zuen

    Aritz Adurizek Mallorcan jokatu zuen

Mallorcak eta Athleticek iluntzeko 21:00etan jokatuko dute Son Moixeko futbol-zelaian LaLiga Santaderreko laugarren jardunaldiko lehen partidan.

Balear Irletako taldea igo berria da eta denboraldia ondo hasi zuen lehen partidan Eibar gaindituta (2-1), halere, hurrengo bi neurketak galdu egin zituen, 0-1 Realaren kontra, eta azken jardunaldian 2-0 Mestallan Valentziaren aurka.

Athletic ordea, sasoiko dago. San Mamesen Bartzelona eta Reala gainditu zituen eta etxetik kanpo bana egin zuen Getaferen kontra. Garaipena lortuz gero sailkapeneko lehen postuan lo egingo lukete zuri-gorriek.

Gaizka Garitanok jokalari guztiak ditu prest jokatzeko, bajarik gabe. Teknikariak ondo dagoena asko ez ukitzearen aldekoa da, beraz, Realren kontra jokatu zuen hamaikakoa zelairatu dezake.

SANTANDER LALIGA 

Ostirala 13

Mallorca - Athletic. Gonzalez Fuertes, 21.00etan.

Larunbata 14

Real Madril - Levante. De Burgos Bengoetxea, 13.00etan.

Leganes - Vila-real. Medie Jimenez, 16.00etan.

Reala - Atletico. Mateu Lahoz, 18.30ean.

FC Bartzelona - Valentzia. Sanchez Martinez, 21.00etan.

Igandea 15

Eibar - Espanyol. Pizarro Gomez, 12.00etan.

Alaves - Sevilla. Hernandez Hernandez, 14.00etan.

Celta - Granada. Prieto Iglesias, 16.00etan.

Valladolid - Osasuna. Munuera Montero, 18.30ean.

Betis - Getafe. Gonzalez Gonzalez, 21.00etan.