Itxi

Athletic Club

Igandean, 14:00etan

Athleticek garaipenen boladara itzuli nahi du, Levanteren aurka

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak San Mamesen jokatuko du valentziarren aurka, igande honetan, 14:00etan.

  • Athleticeko jokalariak. Argazkia: EFE

    Athleticeko jokalariak, iaz Yurik Levanteri sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek Levante izango du aurkari igande honetan San Mamesen, 14:00etan, 2019-2020 Santander Ligako 13. jardunaldiari dagokion partidan.

Talde zuri-gorriak Vila-realen aurka berdindu zuen iragan jardunaldian, Ceramicaren estadioan, eta puntua ona egin nahi du etxean garaipena lortuta. Gaizka Garitano entrenatzaileak ez ditu aldaketa asko egingo hamaikakoan Vila-realen kontra jokatu zuen neurketarekin alderatuta; Unai Lopezek hasieratik jokatuko du San Joseren ordez, eta Cordobak joka lezake Ibai Gomezen ordez, nahiz eta Ibaik hamaikakoan jarraitzeko aukerak dituen.

Bestalde, Levante bolada onean iritsiko da Bilbora, Valentziako taldeak Reala eta Bartzelona menderatu baititu azken bi jardunaldietan. Ondorioz, Paco Lopez entrenatzaileak Barçaren aurka erabili zuen hamaikakoa errepikatuko du San Mamesen.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Unai Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Dani García, Unai Lopez; Williams, Muniain, Córdoba; eta Raul Garcia.

Levante: Aitor; Miramon, Vezo, Postigo, Clerc; Bardhi, Melero, Radoja, Campaña; Morales eta Mayoral.

Epailea: Alberola Rojas.

VAReko epailea: Iglesias Villanueva.

Zelaia: San Mames.

Ordua: 14.00etan.