Itxi

Athletic Club

Igandean, 14:00etan

Betisek eta Athleticek bolada onean jarraitu nahi dute

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak Benito Villamarinen jokatuko du igande honetan, 14:00etan, Ligako 16. jardunaldiko partida. Raul Garciak ezin du jokatu, partida bateko zigorra bete behar baitu.

  • Ander Capa, Athletic Club. Argazkia: EFE

    Capa, Athleticekin Levanteri sartu zion gola ospatzen. Argazkia: EFE

Bolada onean dauden Betis eta Athletic igandean ariko dira nor baino nor Benito Villamarin zelaian. Santander Ligako 16. jardunaldiko partida, 14:00etan hasiko da. Andaluziako taldeak bi garaipen jarraian lortu ditu, eta, hiru jarraian talde bizkaitarrak.

Athleticek baja garrantzitsuak ditu partida honetarako, Raul Garcia, Iker Muniain, Aritz Aduriz eta Oscar De Marcos jokalariak ez baitira prest egongo. Raul Garciak partida bateko zigorra bete behar du; ondorioz, Gaizka Garitano entrenatzaileak erabaki egin beharko du Willams hegalean mantentzea edo aurrelari moduan kokatzea. Williamsek aurrelari gisa jokatzen badu, hegalean jokatzeko aukerak izango dituzte Iñigo Lekuek, Ibai Gomezek eta Gaizka Larrazabalek.

Betisi dagokionez, bajak ditu defentsako lerroan. Sidenik min hartuta jarraitzen du, eta Aissa Mandi zigortuta dago. Gainera, Alfonso Pedraza ezker hegaleko atzelaria lesionatu egin zen ostiraleko entrenamenduan. William Carvalhok eta Juanmi Jimenezek euren sendatze-prozesuekin jaritzen dute, eta Rubi entrenatzaileak ez du aldaketarik egingo zelai erditik aurrerako postuetan.

Ustezko hamaikakoak:

Betis: Joel Robles; Emerson, Edgar, Bartra, Feddal, Alex Moreno; Fekir, Guardado, Bartra, Joaquin; eta Loren.

Athletic Club: Unai Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia, Unai Lopez; Williams, Sancet, Cordoba; eta Kodro.

Epailea: Valentin Pizarro Gomez.

Zelaia: Benito Villamarin.

Ordua: 14.00etan.