Athletic Club
Ostiralean, 21:00etan
Athleticek Sanchez Pizjuanen puntuak lortuz hasi nahi du urtea
Agentziak | Erredakzioa
Andaluziarrek bilbotarrek baino sei puntu gehiago dauzkate sailkapenean, baina abendu eskasa egin dute: partida bat galdu eta bi berdindu diztuzte.
Sevillak eta Athleticek Europa helburu dutela jokatuko dute ostiral honetan Ramon Sanchez Pizjuan zelaian. Sevillarrak hirugarren dira Ligako sailkapenean, eta bilbotarrak, zazpigarren eta biek nahi dute Liga sailkapeneko goiko partean amaitu.
Mallorcan lortutako azken garaipenarekin (0-2) Sevillak argi utzi du aurtengo Ligan etxetik kanpo emaitza hobeak lortzen dituen taldea dela eta 2020rako erronka etxean hobetzea da (24 puntutik 14 lortu dituzte). Athletic sei puntura dute abenduan emaitza kaskarrak lortu dituztelako: bi berdinketa eta porrot bat (3-2 Betisekin).
Lehoiei dagokienez, Europan sartzeko aukerekin jarraitu nahi dute, eta helburu hori postu batera eta bi puntura dute momentu honetan.
Gaizka Garitanoren taldea zazpigarren da sailkapenean eta 2019an egindako lan onari jarraipena eman nahi dio. Aurreko urtea Santiago Bernabeun puntu bat lortuz amaitu zuten, eta orain ere emaitza ona nahi dute Txapeldunen Ligan dabilen beste aurkari baten aurrean eta normalean emaitza onak lortzea kosta egiten zaion zelaian.
Ustezko hamaikakoak
Sevilla: Vaclík; Jesús Navas, Carriço o Koundé, Diego Carlos, Escudero; Jordán, Fernando, Banega; Ocampos, De Jong eta Munir.
Athletic: Unai Simón; Capa, Yeray, Unai Núñez, Iñigo Martínez, Yuri; Dani García, Unai López; Lekue, Raúl García eta Williams.
Epailea: José Luis González González (Gaztela eta Leongo batzordekoa).
Estadioa: Ramón Sánchez Pizjuán.
Ordua: 21.00etan.