Itxi

Athletic Club

Neguko merkatua

Espanyolek Ibai Gomez fitxatu nahi du

Erredakzioa

Francisco Ruefete Kataluniako taldeko kirol-zuzendariak Athletici jakinarazi dio Espanyolek erdilari bizkaitarra fitxatzeko duen interesa. Ibaik kontratua du 2022ra arte, eta ez du etete klausularik.

  • Ibai Gomez. Argazkia: EFE

    Ibai Gomez, Errege Kopako Sestao-Athletic Club partidan. Argazkia: EFE

ETBk jakin duenez, Espanyolek Ibai Gomez Athleticeko jokalaria fitxatu nahi du neguko merkatuan. Francisco Rufete Espanyoleko kirol-zuzendariak Athletici jakinarazi dio talde perikitoak erdilari bizkaitarra fitxatzeko duen interesa.

Abelardo da Espanyoleko entrenatzailea eta kirol-zuzendariari eskatu dio Ibai fitxatzeko. Erdilari bilbotarrak begi onez ikusten du Espanyolera joateko aukera. Kataluniako taldea Ligako jaitsiera postuetan da, baina Europa Ligako final-hamaseirenak jokatzeko sailkatuta dago, eta Errege Kopan ere aurrera egin du. Gainera, Abelardorentzat oso jokalari garrantzitsua izan zen Ibai, Alavesen.

Ibai Gomez bere bigarren etapa ari da betetzen Athleticen, baina Santutxukoa ez da espero bezain beste jokatzen ari Gaizka Garitanoren esanetara. Athleticek joan zen neguko merkatuan fitxatu zuen Ibai, Alavesi 4 milioi euro ordaindu ondoren. Aurretik kontrako bidea egin zuen bizkaitarrak, talde zuri-gorriarekin zuen kontratua amaitu ostean Alavesera joan baitzen, eta, beraz, libre iritsi zen Arabako taldera.

Ibairen eta Athleticen artean sinatutako azken kontratuak 2022ko ekainaren 30era arteko iraupena dauka, eta ez du etete klausularik. Espanyoli jokalaria bereganatzeko hainbat aukera iruditzen zaizkio bideragarriak: utzita, erosita zein utzita, baina fitxatzeko aukerekin.