Itxi

Athletic Club

1-1

Athleticek berdindu egin du Celtaren aurka, garaipena merezi izan duen arren

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak bana (1-1) berdindu du San Mamesen. Rafinhak sartu du partidako lehen gola Celtarentzat, eta Raul Garciak egin du banakoa, penaltiz, Athleticentzat.

  • Athletic Club - Celta. Argazkia: EFE

    Athletic Club - Celta partidako irudia. Argazkia: EFE

Athleticek bana (1-1) berdindu du Celtaren aurka San Mamesen, Ligako 20. jardunaldiko partidan, garaipena merezi izan duen arren. Ondorioz, talde zuri-gorria 30 punturekin da sailkapenean, Europarako postuetatik puntu bakarrera.

Lehen zatia erritmo biziarekin hasi da, eta bi taldeek abagune argiak izan dituzte. Athletic izan da baloiaren jabe, eta abagune onenak izan dituena. Raul Garciak ez du asmatu zazpigarren minutuan, Yurik erdiratutako baloia kanpora bidalita. Lau minutu beranduago, Murillo gola bere atean sartzetik gertu egon da, eta, 35. minutuan Muniainek oso abagune argia huts egin du, area txikian egin duen errematea Ruben Blanco atezainaren gorputzera bidalita. Minutu bat lehenago, Iago Herrerin atezainak Rafinharen errematea gelditu du, eta, Santi Minak aukera paregabea huts egin du 40. minutuan.

Bigarren zatiaren hasieran ere, etxeko taldea izan da nagusi, eta abagunea izan du gutxigatik kanpora joan den Iñigo Martinezen erremate batekin. Williamsek arriskua sortu du hegaletik, eta Yeray ere gola sartzetik hurbil egon da, baina ezin izan du Ruben Blancok defendatutako atea zulatu.Celtak, Athleticen nagusitasuna parekatzea lortu du, baina ez du abagunerik sortu. Hala ere, 56. minutuan, Rafinhak area kanpotik jaurti, baloiak Yerayrengan jo, eta 0-1ekoa egin du.

Golaren ostean, minutu on batzuk izan ditu Vigoko taldeak, baina Athletic ondo egon da defentsako lanean. Ondoren, berriro nagusi izan da talde zuri-gorria. Villalibreren erremate batekin berdintzeko zorian egon da etxeko taldea, eta Raul Garciaren boleakada ere gutxigatik kanpora joan da. Ekinean ibili da Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldea, eta, 76. minutuan jaso du saria Raul Garciak penaltiz sartu duen golarekin (1-1). Muniainek erdiratu eta Fran Beltranek eskuarekin moztu du baloia; beraz, epaileak penaltia adierazi du.

Berdinketa lortuta, Athletic jaun eta jabe izan da. Erasora jo dute zuri-gorriek, garaipenaren bila itsu-itsuan, eta abaguneak izan dituzte, baina ez dira fin ibili aurkariaren ate aurrean. Villalibrek bikain errematatu du Ruben Blancoren aurrean, baina Aidook atera du atepetik. Raul Garciak txilenaz egin duen errematearen ondorioz oso gertu izan du garaipena Athleticek, baina Celtako defentsak beste behin golaren zulotik aldendu du baloia. Horiexek izan dira azken abaguneak, eta partida berdinduta amaitu da.

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic Club: Iago Herrerín; Capa, Yeray, Iñigo Martínez, Yuri; Dani García, Unai López; Williams (Lekue, m.81), Muniain, Ibai; y Raúl García (Villalibre, m.66).

1 - Celta: Rubén Blanco; Kevin Vázquez, Araujo, Murillo, Olaza; Okay Yokuslu, Rafinha (Denis Suárez, m.79), Fran Beltrán; Brais Méndez (Aidoo, m.87), Iago Aspas y Santi Mina (Pape Cheikh, m.68).

Golak: 0-1, 56. min: Rafinha. 1-1, 76. min: Raul Garcia, penaltiz.

Epailea: David Medie Jimenez. Txarytel horiak atera dizkie Capa (12. min), Unai Lopez (19. min), Yuri (27. min) eta Iñigo Martinez (83. min) Athleticek jokalariei, baita Araujo (23. min), Ruben (72. min) eta Kevin Vazquez (92. min) Celtako futbolariei.

VAReko epailea: Carlos del Cerro Grande.