Itxi

Athletic Club

ERREGE KOPA 1/16

Athleticek Kopako itxaropenei eusten jarraitu nahi die Elxen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zuri-gorriek erraz garaitu zituzten Intercity eta Sestao River, eta gauza bera egin nahi du gaur Pachetaren taldearekin.

  • Sestao-Athletic

    Sestao-Athletic. Argazkia: EFE

Athletic eta Elx Errege Kopako partida bakarreko hirugarren kanporaketan neurtuko dira gaur 19:00etan. Etxekoak ustekabean harrapatzen saiatuko dira zuri-gorriak. Bigarren Mailan ari den taldea presio barik egingo dio aurre norgehiagokari, irudi ona emateko motibazioarekin, baina Athletic kanporatzeari uko egin gabe.

Jose Rojo 'Pacheta' Elxeko entrenatzaileak hainbat baja izango ditu. Besteak beste, Andoni Lopezek ezingo du jokatu bere kontratua dela-eta, Athleticek utzita ari baita Elxen, eta Claudio Medina lesionatuta dago. Horrez gain, Pachetak Gonzalo Villar gordeko du, azken partidan min hartu baitzuen belaunean. Azkenik, oraindik ez dago argi Juan Cruz jokatzeko moduan egongo den.

Aitzitik, Dani Escriche aurrelaria, ordea, eskuragai izango du, nahiz eta neguko merkatuko fitxaketa berria den. Hori bai, ez dirudi Pachetak hasieratik aterako duenik.

Athleticek Hirugarren Mailako Intercity (0-3) eta Sestao River (0-4) kanporatu ostean, Bigarren Mailako talde batekin egingo du topo oraingoan; beraz, partida serioagoa izango da, berriro etxetik at.

Gaizka Garitanoren hamaikakoa ez dago batere argi, egutegiaren estutasunak behartuta hainbat aldaketa egongo direlako. Garbi dago atezaina Iago Herrerin izango dela, eta Unai Nuñezek Yeray Alvarezen ordez jardungo duela espero da. Oscar de Marcosek eta Aritz Adurizek ezingo dute jokatu.

LITEKEEN HAMAIKAKOA:

Elx: San Roman; Tekio, Nacho Pastor, Dani Calvo, Juan Cruz; Manuel Sanchez, Mfulu, Josan, Pere Milla; Fidel eta Mourad edo Qasmi.

Athletic Club: Iago Herrerin; Capa, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia, Unai Lopez; Lekue, Raul Garcia, Cordoba; eta Villalibre.

Epailea: Munuera Montero (Andaluziako Komitea).

Futbol-zelaia: Martinez Valero.

Ordua: 19:00.