Itxi

Athletic Club

Athleticeko hauteskundeak

Urrutiaren boto orriak banatu dituzte barruan Macuaren izenarekin

Erredakzioa

Josu Urrutiak salatu du bere izenean dauden boto orriak banatzen ari direla Ibagaineko atarian eta barruan aurkariaren izena daramatela. Bazkide askok eman diote datua Urrutiari.

  • Josu Urrutia. Argazkia: EITB

Josu Urrutia Athleticeko presidente izateko hautagaiak salatu du Ibaiganeko atarian bere izena daramaten boto orriak ematen ari direla barruan Fernando Garcia Macuaren izena daramatelarik.

"Datu horrekin ez zait bazkide bakarra etorri, ez bi ezta hiru ere. Asko etorri zaizkit datu horrekin eta oso larria da. Etika kodea egunero erakutsi behar da eta bazkidea jazartzen ari dira. Lasai utzi baher zaio bazkideari jakintsua baita", esan du Urrutiak.

Botoa eman ostean Urrutiak adierazi du Macuaren boto orriak esquían dizkioten "au edo bost pertsonak" eskeini diotela boto orri hori.

"Ez dut inor aurre-epaitzen, baina ikusten dudana esaten dut. Sistema hobetu daiteke, baina joko garbearen alde egin beharra daukagu. Jendea botoa ematea nahi dugu", gaineratu du Urrutiak.

"Bazkideei esango nieke lasai etortzeko, baina boto orriak bada ezpada begiratzeko", bukatu du Josu Urrutiak.