Itxi

Athletic Club

Espanyolen aurka

Athletic garaipen gosez da

Agentziak | Erredakzioa

Zurigorriek azken lau partidak berdindu dituzte eta Espanyol, larunbat honetako aurkaria, azkena da sailkapenean, baina hobera egin du azken partidetan.

  • Jugadores del Athletic celebran un gol

    Jugadores del Athletic celebran un gol. Foto: Efe.

Athleticek Espanyolen aurka jokatuko du larunbatean, 13:00etatik aurrera, Santander Ligako 21. jardunaldiko partida.

Kataluniarrak moralez gainezka dira Bartzelonaren aurka berdinketa lortu eta Vila-reali irabazi ostean. Errege Kopatik kanpo geratu diren arren (Realarekin galdu dute Reale Arenan) Lehen Mailan jarraitzeko itxaropena handitu egin da zaleen artean.

Athleticek berriz, Kopan Elxerekin asko sufritu ostean, garaipena lortu nahi du Ligan azken lau partidak berdindu ostean.

Gaizka Garitanok Yeray eta Dani Garcia erabiliko ditu berriro, Elxeren aurkako Kopako partidan atseden eman ostean. Yuri zalantzan da, ostegunean entrenamendutik erretiratu egin zela ikusita.

Iago Herrerin atepean izango da berriro, Unai Simonek gaixorik jarraitzen duelako. Unai Lopez zigortuta dago, eta Aritz Adurizek eta Oscar de Marcosek lesionatuta jarraitzen dute.

Ustezko hamaikakoa

Espanyol: Diego López; Víctor Sánchez, Naldo, Cabrera, Dídac; Melendo, David López, Roca, Darder; Calleri eta Raúl de Tomás.

Athletic: Iago Herrerín; Capa, Yeray, Iñigo Martínez, Balenziaga; Dani García, Beñat; Williams, Muniain, Ibai; eta Raúl García.

Epailea: Sanchez Martinez (Murtziako batzordekoa).

Estadioa: RCDE Stadium.

Ordua: 13.00etan.