Itxi

Athletic Club

Iñaki Williams

'Gauzak ondo eginez gero, gabarra ateratzeko gai izango gara'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Athletici garaipena eman dion gola egin du Iñaki Williamsek eta bere hitzetan, San Mameser gerturatu diren zaleek erraztu egin dizkiete sufrimendu eta nekea.

  • Iñaki Williams garaipenaren gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Iñaki Williams garaipenaren gola ospatzen. Argazkia: EFE

Iñaki Williamsek, Athleticeko aurrelariak, ezustean egin du Athleticen garaipena ekarri duen gola, eta horri esker, zuri-gorriek Bartzelona kanporatu eta Errege Kopako finalerdietarako txartela eskuratu dute. Williamsek berak adierazi duenez, "gauzak ondo eginez gero, gabarra ateratzeko gai izango gara".

"Hitzik gabe nago, fedea eta bihotza ditut bidelagun. Gauzak ondo eginez gero, gabarra ateratzeko gero eta gertuago gaude. Jakin bagenekien zaila izango zela, baina 90 minutuetan sasoi betean aritu gara, eta neurketa horrela bukatu ahal izatea sari ederra da guretzat", esan du jokalari zuri-gorriak.

Gainera, "San Mamesera etorri diren zaleek erraztu egin dizkigute sufrimendu eta nekea. Berezia da guretzat garaipena beraiei eskaini ahal izatea", adierazi du Williamsek.