Itxi

Athletic Club

55 egun pasatu dira

Athletic gaur bueltatuko da Lezamara

eitb.eus

29 jokalarik egingo dute osasun-testa Lezamako instalazioetan, datorren asteko entrenamenduetarako itzulera balioztatzeko.

  • Williams y Raúl García

    Williams y Raúl García

Athleticeko gizonezkoen lehen taldeko jokalariak gaur itzuliko dira Lezamara, bakarkako entrenamenduak hasi aurreko mediku azterketa egiteko. Guztira 29 jokalari izango dira, lehen taldeko guztiak gehi Bilbao Athleticeko Jokin Ezkieta eta Daniel Vivian.

LaLiga ados agertu da instalazioak irekitzeko ikuskapenaren ostean eta lehoiak zuri-gorrien instalazioetara itzuliko dira, martxoaren 13an Lezaman egindako azkeneko entrenamenduaren ostean.

29 izango dira osasuna bermatzeko probak egingo dituzten jokalariak:

Simon, Herrerin, Ezkieta, Hodei Oleaga, Nuñez, Iñigo Martinez, Yeray, Lekue, Yuri Berchiche, De Marcos, Capa, Balenziaga, Vivian, San Jose, Beñat, Unai Lopez, Dani Garcia, Vesga, Raul Garcia, Sancet, Williams, Muniain, Cordoba, Larrazabal, Ibai, Aduriz, Kenan Kodro, Villalibre eta Guruzeta.