Itxi

Athletic Club

Santander LaLiga

Athleticek lau partida jokatuko ditu hamar egunetan

eitb.eus

Talde zuri-gorriak ez du 72 orduko atsededena beteko bigarren eta hirugarren jardunaldi artean.

  • Lekue eta Benzema

    Lekue eta Benzema

Aste honetan hasiko da Santander LaLiga jokatzen eta egutegia ikusita talde zuri-gorriak lau partida jokatuko ditu hamar egunetan.

Gainera, Athletic Clubek ez du 72 orduko atsededena beteko bigarren eta hirugarren jardunaldi artean.

Gaizka Garitanoren gizonek igandean, hilaren 14an, jokatuko dute aurreneko partida San Mameseko futbol-zelaian Atletico Madrilen kontra arratsaldeko 14:00etan. Ondoren, asteazkenean, euskal derbia izango da Ipuruan Eibarren aurka arratsaldko 17:30ean.

Hilaren 20an, larunbatean, Betisek talde bilbotarrari egingo dio bisitsa (17:00etan) eta laugarren partida Camp Noun izango da Bartzelonaren aurka hilaren 23an, asteartean, gaueko 22:00etan.