Athletic Club
Igandean, 14:00etan
Athleticek Europarako postuetan sartzea du helburu; Real Madrilek, lidertza sendotzea
Erredakzioa
Zuri-gorriak eta merengeak bolada onean daude, eta elkarren aurka ariko dira igande honetan San Mamesen, 14:00etan.
-
Benzema eta Dani Garcia, lehen itzuliko Real Madril - Athletic Club partidan. Argazkia: EFE
Athleticek eta Real Madrilek indarrak neurtuko dituzte igande honetan San Mamesen, 14:00etan, Santander Ligako 34. jardunaldiko partidan. Europarako postuetan sartzea eta lidertza sendotzea egongo dira jokoan.
Zuri-gorriek ezustekoa eman nahi dute Ligako liderraren aurka. Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldea bolada onean da, Liga berriz hasi ostean hiru garaipen, bi berdinketa eta porrot bakarra jasota. Hirugarrenez jarraian errepikatu du deialdia Athleticeko teknikariak, eta min hartuta dagoen Beñat Etxebarria da jokatu ezingo duen futbolari bakarra.
Bestalde, Real Madril lidertzan iritsiko da Katedralera, bigarren den Bartzelonari lau puntu ateratzen dizkiolarik. Zinedine Zidanek zuzentzen duen taldeak, partida guztiak irabazi ditu Liga berriz hasi denetik. Teknikari frantziarrak Nachoren, Varaneren eta Hazarden bajak izango ditu.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club: Unai Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia, Unai Lopez; Williams, Muniain, Cordoba; eta Raul Garcia.
Real Madril: Courtois; Carvajal, Militao, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro, Valverde, Kroos; Modric edo Rodrygo, Vinicius eta Benzema.
Epailea: Jose Luis Gonzalez Gonzalez.
VAR epailea: Jesus Gil Manzano.
Zelaia: San Mames.
Ordua: 14:00etan.