Itxi

Athletic Club

Lesioak

Ander Capa eta Yuri Berchiche zalantza dira Leganesen aurkako partidarako 

Agentziak / Erredakzioa

Momentuz, talde zuri-gorriak bi baja konfirmatu ditu: Yeray, lesionatuta, eta Iñigo Martinez, zigortuta.

  • Ander Capa zalantza da Leganesen aurkako partidarako. Argazkia: EFE

    Ander Capa zalantza da Leganesen aurkako partidarako. Argazkia: EFE

Ander Capa eta Yuri Berchiche duda dira Liga Santanderreko azken-aurreko jardunaldiko partidarako. Horretan, talde zuri-gorriak Leganes izango du aurkari. Taldeak asteazkenean izango du bere azken entrenamendua, Leganesen aurkako partida prestatzeko.

Athleticeko eskuin hegaleko jokalaria ez da taldearekin aritu astearteko entrenamenduan, eskuin hankako gainkarga baten ondorioz. Ezker hegaleko jokalaria, ordea, ez da Lezaman aritu, eskuin hankan mina hartu duelako.

Horrenbestez, bi atzelariak duda dira Gaizka Garitanorentzat. Gainera, taldeak beste bi baja ditu: Yeray Alvarez, lesionatuta, eta Iñigo Martinez, zigortuta. Hala ere, talde zuri-gorriak Levanteren aurkako partidan zigorra bete zuen Dani Garcia errekuperatu du.

Taldeak asteazkenean egingo du Leganesen aurkako neurketaren aurreko azken entrenamendua. Partida hori ostegunean jokatuko da, 21:00etan, San Mamesen.