Itxi

Athletic Club

Denboraldiaurreko egutegia

Athletic abuztuaren 13an hasiko da lanean

eitb.eus

Ander Capa Athleticeko jokalariari ebakuntza egin diote astelehen eguerdian ezkerreko eskuan eta gaur bertan joango da etxera.

  • Ander Capa

    Ander Capa

Athletic Clubeko lehen taldea abuztuaren 13an itzuliko da entrenamenduetara eta denboraldiaurre osoa Lezaman egingo dutela iragarri dute.

Talde zuri-gorriko gizonezkoen lehen taldeak oporrak hasiko ditu jada eta hiru aste izango ditu libre taldearekin lanean hasi aurretik. Abuztuaren 10etik 12ra bitartean, futbolari guztiek froga medikoak pasako dituzte, eta hilaren 13an, osteguna, lehen entrenamenduarekin hasiko dira.

Ebakuntza Ander Capari

Ander Capa jokalariari ebakuntza egin diote gaur bere ezkerreko eskuko eskafoidearen haustura murrizteko; izan ere, orain dela aste batzuk lesionatu zen eta ibilgetuta jokatu behar izan du azken bolada honetan.

IMQ-ko Virgen Blanca klinikan egin diote ebakuntza eta normaltasun osoz joan da. Arazorik izan ezean, gaur emango diote alta jokalariari zuri-gorriari.