Athletic Club
Ereserki zuri-gorria daki
Berritsu, Athleticen papagaiaren historia
J. B.
Azken egunotan Afrikako papagaia famatua egin da zale zuri-gorrien artean.
-
Berritsu, Athleticen papagaia
Berritsuk argi utzi digu Athleticen zale amorratua dela, bideo ikusgarri batean. Plentziako Goizane Gernika da "Afrikako papagai grisa"ren jabea eta Berritsuk Athleticen ereserkiaz gain, Radio Euskadiko esatariek ospatutako Athleticen golak ere imitatzen ikasi du.
Goizaneren aitari baja iraunkorra eman zioten gaixotasun kronikoa zeukalako eta familiak papagaia erosi zuen terapian laguntzeko. Pixkanaka Berritsu hitzak ikasten hasi zen eta Goizaneren aitak Athleticen ereserkia irakatsi zion behin eta berriro txistukatuz.
Talde zuri-gorriaren ereserkia abesteaz gain, Berritsu "Gerrero gol" eta "Athleeetic Eup" esateko gai da. Radio Euskadiko esatariek ospatutako Athleticen golak ere imitatzen ikasi du Plentziako papagaiak.
Beste esaldi batzuen artean, telefonoen soinuak kopiatzeko, "dame musutxu" eta "chocolate" esateko eta "Pintto, Pintto" kanta abesteko gai ere bada Berritsu.