Itxi

Athletic Club

Sendatze prozesua

Ander Herrera Lezamako berdegunera atera da

Erredakzioa

Jokalaria korrika egiten hasi da. Espanyolen aurkako Liga partidan eskuin belauneko barne meniskoa hautsi zuen.

  • Athleticen entrenamendua Lezaman. Argazkia: EITB

    Athleticen entrenamendua Lezaman. Argazkia: EITB

Athleticeko Ander Herrera jokalaria bere kabuz entrenatu da asteleheneko lan saioan, Lezaman. Jokalariari eskuin belauneko barne meniskoa hautsi zitzaion Espanyolen aurkako partidan, irailaren 11an, eta bi egun geroago ebakuntza egin zioten.

Korrika egin du Lezamako berdegunetik eta hori aurrerapauso handia da haren sendatzen prozesuan.