Athletic Club
2009tik klubean
De Marcosek bere 400 partida jokatuko du talde zuri-gorriarekin
eitb.eus
Modu horretan Klubeko TOP 20an sartuko da gasteiztarra. Guztira 298 partida jokatu ditu talde zuri-gorriarekin.
-
Oscar de Marcos
Oscar de Marcosek bere 400. partida jokatuko du Athletic Cluberekin eta modu horretan talde zuri-gorriarekin partida gehien jokatuko dituen 19. jokalaria izango da ostiralean Eibarren kontra aritzen bada Ipuruako futbol-zelaian.
Gasteiztarraren aurretik jokalari historikoak agertzen dira:
Iribar (614), Rojo (541), Etxeberria (514), Iraola (510), Susaeta (507), Gainza (496), Orue (483), Larrazabal (445), Canito (439), Guerrero (430), Argote (427), Muniain (423), Urzaiz (419), Panizo (413), Aduriz (407), Carmelo (404), Dani (402) eta Urrutia (401).
De Marcos Laguardian jaio zen 1989. urtean eta Athleticera 2009ean heldu zen. Joaquin Caparrosen aginduetara egin zuen debuta abuztuaren 6an Bernan jokatutako partida batean Young Boysen aurka.
Hamabi denboraldi hauetan 298 partida jokatu ditu Ligan, 33 Kopan, 8 Txapeldunen Ligan, 57 Europa Ligan eta 3 Superkopan. Guztira 32 gol egin ditu.