Itxi

Athletic Club

Min hartuta

Athletic Club: Amorebieta eta Javi Martinez, bi asterako baja

A.B.

Erredakzioa

Bi jokalariak lesionaturik daude eta ez dute Sportingen aurka jokatuko igandean. Azaroaren 6an Bartzelonaren aurka jokatu beharreko partidara ere gal dezakete.

  • Amorebieta eta Javi Martinez bi asterako baja dira. Argazkia: EFE

Fernando Amorebieta eta Javi Martinez lesionatu egin zuiren iragan ostegunean Atletico Madrilen aurka jokatutako partidan eta bi aste inguru egongo dira bajan.

Javi Martinezek ezingo zuen Sportingen aurka jokatu bost txartel horia batu dituelako. Bi jokalari hauek Bartzelonaren aurkako partidarako ere baja izango dira.

Fernando Llorentek ere min hartuta amaitu zuen partida eta zalantza da igande honetan Sportingen aurka jokatzeko. Azken ordura arte zalantza izangoda.

Athleticen ohar medikoa:

Fernando Amorebieta: Haustura miotendinosoa I gradukoa eskuin aldakako barneko buxatzaile muskuluan.

Javier Martinez: Lesio miofasziala ezker hankako adduktore ertainean.

Bilakaeraren arabera bi asteko baja pairatu beharko dute, beti bilakaeraren arabera.

Fernando Llorente: Urriaren 27an San Mamesen jokatu zen partidan, ezker belauneko hiperflexioa, berna-hezurreko edema eta alboko-atzeko aldearen ehun bigunaren hantura sortu duena. Pairatu beharko duen baja hurrengo orduetako bilakaeraren araberakoa izango da.