Itxi

Athletic Club

San Mames, gaur

Athleticek bolada onarekin jarraitu nahi du

eitb.eus

Betisi aise irabazi eta Getaferen kontra Madrilen berdindu eta gero zuri-gorriek irabazi nahi dute gaur (21:00). Partida Euskadi Irratian jarraitu, zuzen zuzenean.

  • Athletic - Celta partidaren irudia. EFE

    Athletic - Celta partidaren irudia. EFE

Athletic Clubek Vigoko Celta hartuko du gaur gaueko 21:00etan San Mameseko futbol-zelaian Santander Ligako hamabigarren jardunaldian. Talde zuri-gorriak azken emaitzei esker salto txiki bat eman du sailkapenean eta berriro irabazten badu Europako postuak oso gertu izango ditu.

Egun, bederatzigarren postuan da Gaizka Garitanoren taldea Betisen kontra irabazi (4-0) eta Getaferen kontra (1-1) berdindu eta gero; Celta sailkapeneko beheko postuetan da, baina azken neurketan hiru puntuak erdietsi zituen Granadaren aurka (3-1).

Jokalariei dagokionez Yuri eta Capa prest daude jokatzeko nahiz eta azken neurketan berdegunea utzi behar. Baja garrantzitsua Iñigo Martinezena izango da, bosgarren txartel horia ikusi zuen Getaferen aurka eta partida bateko zigorra bete behar du.

Eduardo Coudeten Celtari dagokionez, azken garaipenean erabilitako hamaikakoa errepikatuko duela dirudi.

Ustezko hamaikakoak

Athletic: Unai Simón; Capa, Yeray, Unai Nuñez, Yuri; Vencedor, Vesga; Williams, Muniain, Berenguer; Villalibre.

Celta: Rubén Blanco; Hugo Mallo, Araujo o Aidoo, Murillo, Olaza; Tapia; Brais Méndez, Denis Suárez, Nolito; Aspas, Mina.

Futbol-zelaia: San Mames.

Epailea: Jorge Figueroa Vazquez.  VAR epailea: Carlos del Cerro Grande.

12. JARDUNALDIA

Gaur

Athletic Club - RC Celta. Figueroa Vazquez (epailea) 21.00.

Larunbata 5

Levante UD - Getafe CF. Medie Jimenez 14.00.

Sevilla FC - Real Madril CF. Sanchez Martinez 16.15.

Atletico Madril - Real Valladolid CF. Gonzalez Fuertes 18.30.

Cadiz CF - FC Bartzelona. Soto Grado  21.00.

Igandea 6

Granada CF - SD Huesca. Alberola Rojas 14.00.

CA Osasuna - Betis BP. Hernandez Hernandez  16.15.

Vila-real CF - Elx CF. Jaime Latre  18.30.

Alaves - Reala. Munuera Montero (21.00.

Astelehena 7

SD Eibar - Valentzia CF. Estrada Fernandez 21.00.