Athletic Club
UEFA Europa League
Salzburg-Athletic (0-1): Garaipena eta final-hamaseirenetara
A.B.
Erredakzioa
Zuri-gorriak UEFA Europa Leagueko hurrengo fasean izango dira austriarrei Ander Herreraren gol batekin irabazita. Lehen postua ez dute ziurtatuta oraindik PSGk Bratislavari irabazi baitio.
-
Ander Herrera Salzburgen aurka gola sartzear den unea. Argazkia: EFE
Lehen zatia nahiko berdindua izan zen. Lehen minutuetan ez zen bi taldeetako bat ere partida kontrolatzeko gai izan. Athleticek baloi jabetza nahi, baina ez zuen lortzen eta Salzburgek presioa ondo egiten zuen eta kontraerasora noiz aterako zain egoten ziren.
Partidako lehen gol aukera Athleticek sortu zuen. Etxeko taldeko atezainak kornerrera desbideratu behar izan zuen Llorenteren jaurtiketa bat. Minutu gutxi geroago Iraizoz izan zen protagonista Schiemerren jaurtiketa on bat desbideratu ostean. Aukera hauen ostean berdintasunezko minutu batzuk egon ziren eta 27. minutuan Iraizozek, berriro, gelditu ona egin zuen Salzburgen gol aukera bat bertan behera uzteko. 30. minututik aurrera Athletic baloiaren jabe izaten hasi zen eta bi kontraeraso alferrik galdu ondoren, 37. minutuan Munianek pase bikaina eman zion Ander Herrerari eta honek aurkarien atezaina gainditu zuen 0-1ekoa sartzeko. Gola jaso ostean, Salzburg saiatu zen erasora jotzen, baina Athletic ondo ibili zen defentsan eta lehen zatia zuri-gorrien aldeko 0-1ekoarekin bukatu zen.
Bigarren zatian Salzburg saiatu zen partidari erritmo biziagoa ezartzen berdinketaren bila jo ahal izateko. Baina hasierako minutuetan ez zen inor gol aukera argiak sortzeko gai izan. Bigarren zati honetako lehen gol aukera etxeko taldearentzat izan zen. Hinteregger jaurtiketa bikaina atera zuen eta Iraizozen erantzuna paregabea izan zen. Austrairren aukera hau 64. minutuan etorri zen eta bost minutu beranduago zuri-gorrien erantzuna. Korner bat atera ostean San Joseri iritsi zitzaion baloia eta honen jaurtiketa Gustafssonek gelditu zuen.
Azken minutuetan Salzburgek nahi zuen, baina ezin. Etxeko taldea saiatu zen bide guztietatik Iraizozen ate ingunrura iristen, baina Athletic sendo bat aurkitu zuten defentsa lanean eta ezin izan zuten berdinketa lortu. Horrenbestez, Athleticek garaipena lortu zuen RedBull Salzburgo 0-1 irabazita.
Fitxa teknikoa:
0 - Salzburg: Gustafsson; Schwegler, Pasanen, Sekagya (Teigl, min.85), Hinteregger; Schiemer; Jantscher (Leonardo, min.61), Leitgeb, Cziommer (Wallner, min.69), Svento; eta Maierhofer.
1 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Javi Martinez, Aurtenetxe; Iturraspe (Amorebieta, min.68); Susaeta (Iñigo Perez, min.88), Herrera, De Marcos, Muniain (Toquero, min.46); eta Llorente.
Golak: 0-1, min.37: Herrera.
Epailea: Stanislav Todorov (Bulgaria).