Itxi

Athletic Club

NOBEDADEA DEIALDIAN

Nico Williams, Iñakiren anaia, Vila-realen aurka jokatzeko deitu du Garitanok

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurrelaria da, 18 urte ditu eta Bilbao Athleticen jokatzen duen lehen denboraldia da. Garitanok "gogor jotzen ari den" jokalaria dela adierazi du.

  • Iñaki eta Nico WIlliams

    Iñaki eta Nico WIlliams. Argazkia: Athletic

Gaizka Garitanok Nico Williams -Iñakiren anaia txikia- Vila-realen aurka jokatzeko deitu du, beraz, bi anaiek elkarrekin bidaiatuko dute.

Nico aurrelaria da, 18 urte ditu eta Bilbao Athleticen jokatzen duen lehen denboraldia da. Garitanok "gogor jotzen ari den" jokalaria dela adierazi du, eta lehenengo taldetik "gertu izan" nahi duela. Izan ere, Bilbao Athleticek urtarrilaren 10era arte ez du jokatuko eta Nico estreinatu ahal izango litzateke.

"Txikitatik jarraitzen dugu eta lehenengo taldera hurbiltzen ari da. Eskuineko hegalean jokatzen du, azkarra da, bi hankekin gidatzen du eta eskuin-ezkertia denez bi aldetatik du irteera. Azkarra da, bere anaia bezala, eta oraindik oso gaztea da. Asko gustatzen zaigu eta Athleticen etorkizuna da", azpimarratu du.

Bestalde, Asier Villalibre deialditik kanpo geratu da, ostiralean Huescaren aurka jokatutako partidan min hartu eta oraindik lesionatuta jarraitzen baitu.