Itxi

Athletic Club

Lesioa

Yuri Berchicheren lesioa arina da, baina Atleticoren aurkako partida galduko du

A. B. | EITB Media

Atheticen mediku-txostenak adierazi duenez, jokalariak giharretako lesio arina du eskuin hankako bizeps femoralean, eta ezingo du Ligako hurrengo partidan parte hartu.

  • Yuri Berchiche

    Yuri Berchichek Bartzelonaren aurkako partidan min hartu zuen momentua. Argazkia: EFE

Yuri Berchiche Athleticeko jokalariak "giharretako lesio arina du eskuin hankako bizeps femoralean, eta ezin izango du hurrengo partidan parte hartu", jakinarazi du Athleticek ostegun honetan.

Atletico Madrilen aurka larunbatean jokatu beharreko Ligako partida galdu egingo du hegaleko defentsak, eta ikusi egin beharko da prest egongo ote den datorren osteguneko Real Madrilen aurkako Espainiako Superkopako finalerdirako. "Datozen egunetan izango duen bilakaeraren arabera egongo da berriz entrenatzailearen aginduetara", gaineratu du Athleticen mediku-txostenak.

Asteazkeneko Bartzelonaren aurkako partidan min hartu zuen Yurik, konkretuki, 29. minutuan. Ezin izan zuen jokatzen jarraitu, eta Mikel Balenziaga taldekidea zelairatu zen haren ordez.