Itxi

Athletic Club

Historikoa

Athleticek sei final irabazi dizkio Bartzelonari, historia osoan

L. E. | EITB MEDIA

Bilbotarrek eta kataluniarrek hamahirugarrenez neurtu dituzte indarrak final batean, eta azkena, Superkopakoa, Athleticek irabazi du.

  • Raul Garcia

    Raul Garcia. Argazkia: @AthleticClub.

Athletic eta Bartzelona taldeek Superkopako finala jokatu dute igandean Sevillan. Bi taldeek hainbatetan neurtu dituzte indarrak, Ligan (Lehen Mailan izan dira beti biak), Kopan eta Superkopan.

Cartujakoa bien arteko hamahirugarren finala izan da, eta horietariko hiru Superkopakoak izan dira. Athleticek 2-3 gainditu zuen Bartzelona, luzapenean Iñaki Williamsek sartutako gol bati esker.

1983ko eta 2009ko edizioetako Superkopa Bartzelonak eskuratu zuen; 2015ekoa, berriz, Athleticek.

Beste bederatzi finalak Kopan jokatu dituzte; Athleticek 1902, 1932 eta 1934. urteetakoak irabazi zituen, eta Bartzelonak 1920, 1942, 1953, 2009, 2012 eta 2015. urteetakoak.

Zortzi final, azken 11 urteetan

Athleticek 11 final jokatu ditu azken urteetan, bost entrenatzailerekin, eta azkena, Superkopakoa, Marcelino Garcia Toral aulkian zuela irabazi du, ostegunean Real Madril garaitu ostean.

Asturiarraren aurretik, Joaquin Caparros (Kopa eta Superkopa 2009an), Marcelo Bielsa (Kopa eta Europa Liga 2012an), Ernesto Valverde (Kopa eta Superkopa 2015ean) eta Gaizka Garitano (2020ko Kopakoa, Realaren aurka jokatu beharrekoa) izan ziren Athleticen aulkian zuri-gorriek horiek irabazi zituztenean.

Athleticen eta Bartzelonaren arteko finalak 

URTEA
TXAPELKETA
TXAPELDUNA
TXAPELDUNORDEA
EMAITZA
         
1902 Kopa Athletic Club Bartzelona 2-1
         
1920 Kopa Bartzelona Athletic Club 2-0
         
1932 Kopa Athletic Club Bartzelona 1-0
         
1942 Kopa Bartzelona Athletic Club 4-3
         
1953 Kopa Bartzelona Athletic Club 2-1
         
1983 Superkopa Bartzelona Athletic Club 1-3 (San Mames) eta 0-1 (Camp Nou)
         
1984 Kopa Athletic Club Bartzelona 1-0
         
2009 Kopa Bartzelona Athletic Club 4-1
         
2009 Superkopa Bartzelona Athletic Club 1-2 (San Mames) eta 3-0 (Camp Nou)
         
2012 Kopa Bartzelona Athletic Club 3-0
         
2015 Kopa Bartzelona Athletic Club 3-1
         
2015 Superkopa Athletic Club Bartzelona 4-0 (San Mames) eta 1-1 (Camp Nou)
         
 2021 Superkopa Athletic Club Bartzelona  3-2