Itxi

Athletic Club

21:00etan, San Mamesen

Athletic - Getafe, Marcelinok bere lehenengo hiru puntuak nahi ditu

EITB MEDIA

Iñigo Martinez eta Yuri Berchiche baja izango dira defentsako lerroan. Partida Euskadi Irratian jarraitu.

3:05
Marcelino García Toral, entrenador del Athletic

Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak Athleticekin Superkopako titulua erdietsi zuen Real Madril eta Bartzelona gaindituta, baina orain Santander Ligarekin dute hitzordua zuri-gorriek eta hiru puntuak behar dituzte sailkapeneko beheko postuetatik ihes egiteko.

Iñigo Martinez eta Yuri Berchiche baja garrantzitsuak izango dira defentsako lerroan eta beren ordez Unai Nuñez eta Mikel Balenziaga arituko dira ziurrenik.

Ustezko hamaikakoak

Athletic: Unai Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Balenziaga; De Marcos, Vencedor, Dani García, Muniain; Williams eta Raul Garcia.

Getafe: Yañez; Damián, Djene, Etxeita, Nyom; Kubo, Arambarri, Maksimovic, Cucurella; Aleña; eta Mata.

Epailea: Adrian Cordero Vega

VAR epailea: Juan Martínez Munuera

Futbol-zelaia: San Mames.

Ordua 21.00.

Postuak: Athletic (13.a, 21 punturekin); Getafe (11.a, 23 punturekin).