Publizitatea
Itxi

2021/01/26

23:20

Athletic Club

Primera Iberdrola Liga

Athleticen eta Bartzelonaren arteko neurketa, atzeratuta positibo batengatik

A. B. | EITB Media

Talde zuri-gorriko jokalari batek positibo eman du covid-19an, eta Espainiako Futbol Federazioak ostegunean jokatzekoa zen Primera Iberdola Ligako 17. jardunaldiko neurketa atzeratzea erabaki du.

  • Athletic Club - Levante

    Primera Iberdrola Ligako Athletic Club - Levante partidako irudia. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ostegunean Primera Iberdrola Ligako 17. jardunaldian Athleticek eta Bartzelonak jokatu behar zuten partida atzeratzea erabaki du Espainiako Futbol Federazioak, talde zuri-gorriko jokalari batek positibo eman baitu covid-19a atzemateko proban, Athleticek jakinarazi duenez.

Osasun-protokoloari jarraituz, horren berri eman dio klubak Osakidetzari. "Osasun agintariek adierazi dutenez, lehen taldeko 10 langilek koarentenan egon beharko dute, positiboaren kontaktu estu gisa. Kaltetuek etxean isolatuta egon beharko dute, edozein sintoma edo intzidentziaren berri emanez. Kontaktu estua ez duten gainerako jokalariek Lezamako instalazioetan entrenatzen jarraituko dute, Iraia Iturregiren aginduetara", iragarri du Athleticek.

Espainiako Futbol Federazioari ere eman dio horren berri Bilboko klubak, eta Lehiaketa Batzordeko epaileak erabaki du neurketa atzeratzea, data zehaztu gabe. Ahal den neurrian, norgehiagoka hau jokatzeko data ahalik eta azkarren bilatzea du helburu Espainiako Futbol Federazioak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena