Itxi

Athletic Club

Ofiziala

Kodrok Valladoliden jokatuko du, utzita, denboraldia amaitu arte

L.E.A. | EITB MEDIA

Talde zuri-gorrian eman dituen bi urteetan 27 partida jokatu eta lau gol egin ditu.

  • Kodro, De Marcosekin

    Kodro, De Marcosekin. Argazkia: @AthleticClub

Athleticek konfirmatu egin du Kenan Kodro aurrelariak Real Valladoliden jokatuko duela, utzita, denboraldi amaiera arte.

27 urteko jokalaria, Bosniako selekzioan jokatutakoa, 2019ko abenduaren 31n iritsi den Bilbora Copenhague taldetik, Aitor Elizegik presidente kargua hartu eta gutxira. Ordutik ona igarotako bi urteetan 27 partida jokatu ditu zuri-gorriekin eta lau gol egin ditu.

Aurtengo denboraldian 42 minutu jokatu ditu bakarrik, baina gol bat sartzeko denbora izan zuen, penaltiz, abenduaren 18an Huescaren aurka 2 eta 0 irabazitako partidan.