Itxi

Athletic Club

Egun historikoa

Jonas Ramalho, Athleticekin debuta egin duen aurreneko jokalari beltza

Erredakzioa

Bilboko taldearekin debuta egin duen lehenengo jokalari beltza bilakatu da defentsa bizkaitarra. Caparrosen aginduetara, lagunartekoa jokatu zuen Ramalhok Urritxen 2008ko otsailaren 27an.

  • Ramalho. Argazkia: EITB

    Ramalho. Argazkia: EITB

Jonas Ramalhok debuta egin zuen Athleticeko lehenengo taldearekin Sevillaren aurkako norgehiagokan. Bizkaitarra, Lehenengo Mailan talde zuri-gorriarekin debuta egin duen aurreneko jokalari beltza bilakatu da. Espainiako gazteen selekzioetan ohiko jokalaria izan da Jonas Ramalho eta 2008ko otsailaren 27an Amorebietaren aurka jokatu zuen Urritxen Caparrosen aginduetara.

Norgehiagokako 87. minutuan zelairatu zen Ramalho, Iñigo Perezek berdegunea utzi behar izan baitzuen lesionatuta. Defentsa bizkaitarrak erdialdean jokatu zituen aurreneko minutuak eta Athleticen historian beste urrats bat eman du.