Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Athleticek Betisen futbol-zelaian jokatutako 9 partidetatik bakarra irabazi du

EITB MEDIA

Irabazitako neurketa 1965-66 denboraldian izan zen 1-4 irabazi zutenean.

  • Betis, gola ospatzen Benito Villamarinen

    Betis, gola ospatzen Benito Villamarinen. Argazkia: EFE

Athletic Clubek Betisen kontra jokatuko du ostegunean Erregeko Kopako final-laurdenetako partida. Historian zehar talde zuri-gorriak partida bakarra irabazi du lehiaketa honetan, bost porrot jaso eta hiru partida berdinketan amaitu ziren.

Garaipen hura 1965-66 denboraldian izan zen 1-4 irabazi zutenean; Zorriketak, Koldo Aguirrek, Arieta II.k eta Grauk (bere atean) egin zituzten talde bilbotarrarentzat golak eta Frascok Betisena azken minutuetan.

1935. urtean final-zortzirenetako bueltako partida jokatu zen Benito Villamarineko futbol-zelaian eta Betisek 3-1 irabazi zuen Saro, Caballero eta Unamuno izan ziren etxekoen golegileak eta Aromak egin zuen bizkaitarrena.

Hiru berdinketa eman ziren, eta bi aldiz Athleticek aurrera egin zuen, 1975. ean hutsean geratu eta gero eta 1992.ean bana egin eta gero Bilek  eta Valverderen golekin; 2005ean golik gabeko partidan Betisek aurrera egin zuen eta Osasunari finala irabazi ere.

Sevillako taldeak lortutako azken lau garaipenetan Athleticek egin zuen aurrera txapelketan, 1981-82 denboraldian 2-1, Parra, 'Lobo' Diarte eta Dani golegileak; eta 1-0, 1985, 1993 eta 2014 urteetan.