Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Muniain deialditik at geratu da azken orduan eta ez du Betisen aurka jokatuko

A. B. | EITB Media

Iker Muniain Athleticeko jokalaria min hartuta dago, eta ezingo du Errege Kopako final-laurdenetako partida jokatu.

  • Iker Muniain

    Iker Muniain. Argazkia: EFE

Iker Muniain Athleticeko jokalariak ez du jokatuko Betisen aurkako 2020-2021 Errege Kopako final-laurdenetako partida, arazo muskularrak dituelako. Talde zuri-gorriaren deialditik geratu a azken orduan.

"Iker Muniain jokalaria deialditik kanpo geratu da mina duelako bere eskuin muskulatura iskiosuralean", jakinarazi du Athleticek.