Itxi

Athletic Club

6 hilabete inguru bajan

Gurpeguiri egindako ebakuntza ondo atera da

Erredakzioa

Nafarra Valentziaren aurkako partidan lesionatu zen, urriaren 24an, eta denboraldi honetan ezin izango du gehiago jokatu.

  • Carlos Gurpeguiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Carlos Gurpeguiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticeko Carlos Gurpeguiri ebakuntza egin diote gaur bere ezker belaunean. Nafarra Valentziaren aurkako partidan lesionatu zen urriaren 24an eta sei hilabete inguru egongo da bajan.

Athleticek jakitera eman duenaren arabera, Gasteizko USP La Esperanza eritetxean egin da Mikel Sanchez sendagilearen eskutik. Ebakuntza artroskopiaren bitartez egin dela dio oharrak eta plastia ezarri diotela kaltetutako lotailua konpontzeko.

Ebakuntzaren osteko prozesua normaltasunez ari da pasatzen eta arazorik sortu ezean 48 ordu barru sendagiria emango zaio etxera joan ahal izateko.