Itxi

Athletic Club

Igandea 19:45etan

Athletic-Granada: 'Zuri-gorriak' bolada onarekin jarraitu nahi dute

ERREDAKZIOA

Athleticek Granada hartuko du, hamaika neurketa jarraian galdu gabe daramatzala, zortzi ligan eta hiru Europan.

01:22
Bielsa: 'Laudorioek taldea ahultzen dute'

18 urte eta gero, Sevillan dotore irabazi zuten joan den astean Bielsaren mutilak. Bartzelonaren aurka ere futbol erakusladia egin zuten 'lehoiek' San Mamesen eta Txapeldunen Ligarekin amets egiten hasi dira.

Aldagela 'zuri-gorriak' laudorio ugari jasotzen hasi da, baina jokalariak gorespen zaparradaz babestu nahi dira, eraginik ez izateko. Bielsak ohiko defentsa lerroa zelairatuko du, Sevillaren aurka aldaketa txiki bat egin eta gero. Lau atzelari jarriko ditu Granadaren aurka, Amorebieta eta Ekiza defentzaren erdian.

Llorente, zenbait aste daramatza ezker belauneko lesioa sendatu nahiean eta Andaluziako taldearen aurka erasoko erreferentzia izango da.

Fabrik Athletic goraipatu du jokatzeko duen "edertasunagatik". Granadako entrenatzaileak ezin izango ditu Diego Mainz eta Manolo Lucena zelairatu, min hartuta baitaude.

Ustezko hamaikakoa

Athletic: Iraizoz; Iraola, Ekiza, Amorebieta, Aurtenetxe; Javi Martínez; Susaeta, De Marcos, Herrera, Muniain; eta Llorente.
Granada: Roberto; Nyom, Siqueira, Íñigo López, Diakhaté; Moisés, Mikel Rico, Martins, Franco Jara; Dani Benítez eta Geijo.

Epailea: Undiano Mallenco (Comité Navarro).
Zelaia: San Mamés.
Ordua: 19:45.