Athletic Club
Gurpegi eta Ocio ingresaturik
Herrera zalantza da gastroenteritis zorrotza pairatu ostean
ERREDAKZIOA
Azken orduan sendagiria eman diote eta orain bere etxean dago gastroenteritisa gaindituta.
-
Ander Herrera. Foto: EFE.
Ander Herrera bere etxean dago sendagiriarekin, atzoko eguna Bilboko Vicente San Sebastian Klinikan igaro ondoren. Athleticeko jokalariak San Mamesen Slovan Bratislavaren aurka jokatutako partidaren ostean gastroenteritis zorrotza pairatu zuen. Nahiz eta sendagiria jaso, zalantza da igandean Mallorcaren aurka aritzeko.
Talde zuri-gorriak web gunean jakinarazi duenez, Carlos Gurpegi eta Aitor Ocio ingresatuta daude Gasteizeko USP erietxean.
Jokalari nafarrari joan den azaroaren 24ean ezker belaunean egin zioten ebakuntzaren ostean sukarra agertu zaio eta erietxean dago ingresaturik.
Aitor Ocio, bere aldetik, ostegunean eskuin aldakan egindako ebakuntzaren osteko prozesua normaltasunez darama. Jokalaria bost edo sei hilabetez ezin izango du jokatu.
Igor Martinez eta Xabi Castillo fisioterapia tratamendua mantentzen dute inolako arazorik gabe.