Itxi

Athletic Club

Futbolariak, ekimen onen alde

Llorente haurren heriotzen kontrako kanpaina baten protagonista da

Erredakzioa

Lituaniak eta Espainiak jokatu zuten partida da ekimen honen jatorria. Athleticeko jokalaria munduko txapeldunen izarrik ez zeukan kamiseta batekin aritu zen partida horretan.

  • Fernando Llorente. Argazkia: EFE

    Fernando Llorente. Argazkia: EFE

Fernando Llorente Athleticeko jokalaria Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako “Zure izarra eman” kanpainaren protagonista da. Ekimenaren helburua “hirugarren munduan” bost urtetik beherako haurren heriotzaren kontra egitea da.

Ekimena astelehen honetan aurkeztu dute Bilbon. Guztiaren jatorria Lituaniak eta Espainiak jokatutako partidan dago; Llorente munduko txapeldunen izarrik ez zeukan kamiseta batekin zelairatu zen orduan. Akats horren ondorioz, Save the Childrenek Athleticeko aurrelaria aukeratu zuen erakundearen enbaxadore bezala. Llorente udan Indiara joan zen eta izar hori Aartiri eman zion, Delhiko auzo marjinal batean bizi den bost urteko neskari.