Itxi

Athletic Club

Europa League

Athleticek Multzoetako Fase ezin hobea egin du

Erredakzioa

Bilboko taldeak lider izatea lortu du, 18 puntutik 13 lortuta.

  • Raúl Fernández. Argazkia: EFE

    Raúl Fernández. Argazkia: EFE

Athleticek Europa Leagueko Multzoetako Fase ezin hobea egin du, 18 puntutik 13 lortuta. Marcelo Bielsaren taldeak bere multzoa lasaitasun handiz menderatu du eta, horregatik, azken jardunaldian, hurrengo faserako txartela lortuta, harrobiko jokalariak zelairatu zituen Printzeen Parkea zelaian, PSGren aurka.

Lehenengo jardunaldian hiru puntuak lortu zituen etxetik kanpo Slovanen kontra, Muniainen joko onari esker. Bigarrenean, Europako dirudun berria, PSG, San Mamesera joan zen eta bi gol jaso zituen. Horrekin, Athleticek lider jarri zen sei punturekin. Hirugarren norgehiagokan sufritu behar izan zuen Salzburgoren aurka, baina Llorentek sartutako bi penaltiei esker berdinketa lortu zuen.

Laugarren partida ere Salzburgoren kontra izan zen, baina, honetan, “lehoiek” garaipena lortu zuten Ander Herrerak sartutako gol bati esker. Bosgarrenean hurrengo faserako txartela lortu zuen, San Mamesen, Slovanen kontra. Azkeneko partidan dena erabakita zegoenez, Bielsak harrobiko jokalariak zelairatu zituen PSGren kontra, eta, 4-2 galdu arren, taldeak irudi ona eman zuen eta gehiago merezi izan zuen.